2018(e)ko otsailaren 5(a), astelehena

SOMPORT 2018



Urtarrilaren 18an Asteasuko 5. eta 6. mailakoak eskiatzera joan ginen Somportera. Autobusean hiru ordu pasa eta gero, goizeko 10:30ean iritsi ginen azkenean. Hamaiketakoa jan eta eskiak eta botak alokatu genituen. Lehenengo ikastaroa 11:00 aldera hasi zen eta 13:30ean bukatu zen. Ondoren bazkaldu genuen eta arratsalde erdira arte denbora librea izan genuen elurraz disfrutatzen jarraitzeko. Gero, autobusez aterpetxera joan ginen; maletak utzi, dutxatu, oheak egin... 

Herrian zehar buelta bat ematera joan ginen eta bueltan, aterpetxean, jolasten aritu ginen afaldu bitartean. Sabela betetakoan, gela batera joan ginen eta nahi genuenok antzerki bat egiteko edo txiste bat kontatzeko aukera eduki genuen gaueko hamarrak arte. 22.00etatik 23:00 arte besteen logeletan egoteko aukera izan genuen, gero txintxo-txintxo bakoitza bere gelara lo egitera joan ginen. 

Hurrengo egunean, goiz samar gosaldu genuen eta 9:00etan beste ikastaro bat eduki genuen. Eguerdi aldera bazkaldu eta 14:30 arte denbora librea izan genuen. Ondoren eskiak eta botak bueltatu genituen. Autobusean sartu eta Asteasuko bidean jarri ginen. Irteera zoragarri hau arratsaldeko seiak aldera bukatu zen Asteasura helduz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina