2018(e)ko otsailaren 15(a), osteguna

AIZTONDOKO TOPAKETA 2018


Aiztondoko topaketak egin genituen urtarrilaren 25ean, Villabonako Behar Zana pilotalekuan, Erniobean gurekin egongo diren ikasleak ezagutzeko. 9:30ean hartu genuen autobusa,Villabonara joateko. Lehenik, Zizurkil gora joan ginen, ondoren, Adunara, eta, azkenik, Villabonako pilotalekura iritsi ginen. Hamaiketakoa egin genuen, eta ondoren olinpiadak egin genituen. Lehenengo jokoa lokotxak izan ziren. Lokotxak lurretik hartu eta kaxan utzi behar ziren. Ondoren, alderantziz, kaxatik hartu eta lurrean jarri. 

Bigarren jolasa gizaproba zen: norbait pneumatiko gainean eseri eta bi taldekidek tiraka eraman behar zuten. Hirugarren jolasa zaku lasterketa zen: taldekide batek zakuan sartu eta ahal zuen azkarrena ibilbidea egin behar zuen. Oso ondo pasa genuen. 
Egin genuen hirugarren jolasa paraxutarekin, marrazoaren jolasa izan zen: lehenik denak hankak paraxutaren barruan sartu eta marrazoa eta soroslea izendatu genituen. Ondoren, marrazoa paraxutaren barruan sartu, eta jendeari hanketatik barrualdera tira behar zion, barrura sartzean marrazoa bihurtzen zinen, eta soroslea barrura ez sartzen saiatu behar zen. Azkenean denak barruan egotean bukatu zen jolasa. Ederki pasa genuen!!! 

Jolas guztiak bukatzean Aduna, Alkiza, Billabona, Zizurkil, Larraul eta Asteasukoak, denok batera, bazkaltzera joan ginen. 


Bazkaldu ondoren, denbora librea eduki genuen. Denbora libre horretan gure artean hitz, jolastu eta ezagutu egin ginen. Geroago, Erniobea ezagutzera joan ginen. Azkenean, Erniobeara iritsi ginen eta han lagun eta senideak ikusi genituen. Gela batera sartu ginen, eta, han DBH 1eko ikasleak nola ezagutu ziren eta beraien lehen esperientzia Erniobean kontatzen hasi ziren. Gero ikasle horiek institutua erakutsi ziguten. Erakutsi ondoren, merienda eman ziguten, eta, handik denbora pixkatxo batera, autobusa gure bila etorri zen eta eskolara itzuli ginen. 


Hala bukatu zen gure eguna. Baina, gurean betiko geratuko dira egun hartan bizi izan genituen une politak.










2018(e)ko otsailaren 5(a), astelehena

SOMPORT 2018



Urtarrilaren 18an Asteasuko 5. eta 6. mailakoak eskiatzera joan ginen Somportera. Autobusean hiru ordu pasa eta gero, goizeko 10:30ean iritsi ginen azkenean. Hamaiketakoa jan eta eskiak eta botak alokatu genituen. Lehenengo ikastaroa 11:00 aldera hasi zen eta 13:30ean bukatu zen. Ondoren bazkaldu genuen eta arratsalde erdira arte denbora librea izan genuen elurraz disfrutatzen jarraitzeko. Gero, autobusez aterpetxera joan ginen; maletak utzi, dutxatu, oheak egin... 

Herrian zehar buelta bat ematera joan ginen eta bueltan, aterpetxean, jolasten aritu ginen afaldu bitartean. Sabela betetakoan, gela batera joan ginen eta nahi genuenok antzerki bat egiteko edo txiste bat kontatzeko aukera eduki genuen gaueko hamarrak arte. 22.00etatik 23:00 arte besteen logeletan egoteko aukera izan genuen, gero txintxo-txintxo bakoitza bere gelara lo egitera joan ginen. 

Hurrengo egunean, goiz samar gosaldu genuen eta 9:00etan beste ikastaro bat eduki genuen. Eguerdi aldera bazkaldu eta 14:30 arte denbora librea izan genuen. Ondoren eskiak eta botak bueltatu genituen. Autobusean sartu eta Asteasuko bidean jarri ginen. Irteera zoragarri hau arratsaldeko seiak aldera bukatu zen Asteasura helduz.