2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna

ONGI ETORRI 2017-2018 IKASTURTERA!



 

Kaixo lagunak!

Ongi etorri 2017-2018ko ikasturtera! Badakigu pixka bat berandu gabiltzala gure berri emateko; dena den, hemen gaituzue eta nolako hasiera izan genuen kontatu nahi dizuegu.






Lehenengo bi egunetan ederki pasa genuen joko kooperatibo desberdinetan jolasten, eta aldi berean hobeto elkar ezagutzeko eta laguntzeko aukera izan genuen. 
Denon harrera borobildu nahian irailaren 27an Larraulera abiatu ginen eskolako laguntxo guztiak 2 eta 3 urtekoak izan ezik.  Eguraldia lagun bide desberdinak jarraituz talde guztiak herri bertan elkartu ginen. Nahiko denbora izan genuen berriketan aritzeko, naturaz gozatzeko, bazkaltzeko…



Arratsaldean, guk, 6.mailako ikasleok, joko desberdinak antolatu eta gidatu genituen ikasle guztiak ondo pasatzeko. Eguna bukatzeko jaitsierari modu berezian ekin genion; gure kidez-kideko lagunei eskua helduta hitz egiten gustura herriratu ginen.


Horrelako hasierarekin, noski ikasturte bikaina izango dugula!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina